Leonet eta Garcia, finalerdietara

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 8a, 01:00

Gipuzkoako txapelketan finalerdiak jokatuko dituzte Leoneta eta Garcia jubenilek, Igeldori 22-8 irabazita. Lopez eta Etxegoienek berriz galdu egin zuten finalaurdena, 22-14, eta ez dute aukera hori izango. Kadeteetan ere izan dira emaitza onak. Alvarez-Altuna bikotea, eta Noble-Lujanbio, finalaurdenetara pasa dira. Denetik izan da asteburu honetan, Hernaniko pelotarientzat. 20 partidutik, 9 irabazi dituzte, eta 11 galdu. Paleta goman, lau partiduak irabazi dituzte, hernaniarrek, eta erabatekoa da kategoria horretan duten nagusitasuna. Paleta motzean aldiz, Ubarretxena eta Rodriguezek galdu egin zuten, eta mailaz jaitsiko dira. Alebin eta infantilek ez dute lortu azken fasera pasatzerik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!