Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien elkarteak eta Hernaniko Kronikak elkarlanean, Gabonetako Zozketa egitasmoa jarri zuten martxan lehengo urtean, eta aurten ere egitasmoarekin jarraitzea erabaki dute. Zozketan, Berriakeko merkatariek jarritako opariekin saski ezberdinak osatuko dira. Bertan izango dira produktu eta zerbitzu ezberdinak, hala nola, trekking-eko zapatilak, langostinoak, Iberiko surtidoa, maindireak, pijamak, MP4... Hernaniko talde ezberdinen artean elkarlana bultzatzeaz gain, herriko komertzioetan erosten duen jendea saritzeko bidea ikusi zuen Berriak elkarteak; izan ere, zozketako opariak Berriakeko komertzioetakoak dira eta errifak ere bertan saltzen dira, besteak beste.
Dagoeneko 15 sari
Zozketa egin aurretik Hernaniko Kronikak argitaratuko du zenbat saski izango diren eta bakoitzean joango diren sari guztiak zeintzuk izango diren. Orain artean, produktu eta zerbitzuetan, denda ezberdinetatik 15 bat sari bildu dira.
Asteazkenetik aurrera
errifak salgai
Errifak asteazkenetik aurrera jarriko dira salgai, guztira 5.000 errifa. Berriak elkarteko establezimenduetan eta Hernaniko Kronikako banaketa puntuetan daude salgai, euro baten truke. Saskien zozketa abenduaren 23an izango da Biterin, eguerdiko 12:00etan.
Bezeroen fideltasuna
eskertzeko, poltsak
banatuko ditu
Berriak-ek
Berriak elkarteko merkatariek bezeroen leialtasuna eskertzeko hainbat egitasmo jarri ohi ditu. Esaterako, azkena, erosketa bonifikazioena da, hau da, erosketak Berriak-eko txartelarekin egiten dituztenei bonoak banatzen dizkiete. Horrez gain, berrerabiltzeko poltsak banatzen hasi dira.