Hernanin neska-talde bat sortu nahi dute, astero zita egin, eta entrenamendu moduan korrika egiten hasteko. Horretarako, dei egin diete gogo horrekin dauden neska guztiei. Taldean parte hartzeko 20 urtetik gora izan behar dira, eta korrika egiteko gogoa. Entrenamenduak zein egunetan egin eta zein ordutan egin hitz egiteko, bilera egingo dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, Sagastialdeko atletismo pistetan.
Arduradunek adierazi dutenez, taldea zuzenduko duen pertsona bat izango da, eta entrenamenduak eta preparazioa ere berak prestatuko ditu.