Aurkaria baino 19 aldiz hobeak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

gipuzkoako bigarren mai­lan, Hernaniko talde nagusiak erraz irabazi zuen atzo Her­naniko kiroldegian, Kostkas tal­dearen kontra. 75-46 irabazi zuten partidua hernaniarrek, eta lider jarraitzen dute. Hasieratik aurre hartu zuen Hernanik, eta pixka­na­ka aldea hazitzen joan ziren. Beñat Mendizuri baseak eta Aitzol Arrieta pibotak egin zuten lanik onena, eta gai­nerakoek ere oso fin jokatu zuten, bai erasoan eta bai defentsan. Denboraldia erdi bidera iristen ari da, eta Hernanik partidurik galdu gabe jarraitzen du, seitik sei irabazita, lidertzan, eroso.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!