13 ekitaldi, azarotik abendura

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

Bi diapositiba emanaldi has­teko, asteazken eta oste­gu­nean. Ostiralean partxisa eta pelikula, eta igandean Auzo Festa famatua eta haurren­tzat emanaldia. Lehen­da­bi­ziko astetik fuerte hasiko dute Udazken Kulturala Ere­ñotzun, eta abenduaren 10ean bukatuko da. Tartean 13 ekitaldi, era guztietakoak: hitzaldiak, ibilaldiak, azoka, diapositibak, bi bertso saio, eta haurrentzat emanaldiak. Lehenengo emanaldian Afrika Hegoaldea bizikletaz egin duen pertsona batek hitz egingo du, asteazkenean.

Auzo Festa famatua, gaztain jate eta guzti, igandean
Igandean izango dute ur­te­roko Auzo Festa, arra­tsal­de­an. Gaztain erreak, sa­gar­doa eta auzoko produk­tuen azo­ka izango dira, eta tar­tean postre lehiaketa. Goi­zean haurrentzat emanaldia.

EREÑOTZUKO UDAZKEN KULTURALA

Azaroak 10 - asteazkena
19:30 Diapositiba emanaldia  Kultur Etxean. Afrika Hegoaldea, bizikletaren iparrean.
Azaroak 11 - osteguna
19:30 Diapositiba emanaldia  Kultur Etxean. Andoni Oiartzabal. Maroko.
Azaroak 12 - ostirala
17:00 Partxis Lehiaketa, Kultur Etxean.
22:30 Pelikula, Kultur Etxean, euskeraz. Slumdog Millionaire. 
Azaroak 14 - igandea
11:30 Umeentzako emanaldia, Kultur Etxean. Hiru, bi zast... egizu jolas!
17:00 Auzoko Festa, Plazan. Bertako sagardoak, gaztain erreak, auzoko produktu azoka, eta lehiaketa: postreak.
Azaroak 17 - asteazkena
19:30 Hitzaldia. Iñaki Sanz. Kultur Etxean. Bailarako Landare Mehatxatuak.
Azaroak 18 - osteguna
19:30 Hitzaldia. Jakoba Errekondo. Kultur Etxean. Ereñotzuko Auzo Udala bizi berri­tzen, Zerain herria eredu.
Azaroak 19 - ostirala

20:30 Bertso Afaria, Ur-Mian (sarrerak Ur-Mian 25 €). Maialen Lujanbio, Unai Agirre.
Azaroak 20 - larunbata
11:00 Ereñotzu-Fagollaga oinezko bidea. Landatuko diren zuhaitzen azalpena, Igor Erbitik (irteera, Plazatik). 
Azaroak 24 - asteazkena
11:00 Hitzaldia, Kultur Etxean. Garbiñe Aizpuru. Elikadura orekatua=osasungarria.
abenduak 10 - ostirala
22:00 Bertso-zaharrak, Ur-Mian. Amuriza eta Peñagarikano. Pedro Mari Otañoren bizitzako hainbat pasarte eta bertso.

*EGUNERO ARGAZKI ERAKUSKETA, ekitaldi egunetan: Bailarako landare mehatxatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!