Izoki taldea ikusi dute Urumean; 21 izoki, batera

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldun­diak eman du datua. Aza­roaren 3an, 21 izokiko taldea ikusi zuten Urumea ibaian, denak batera. 2009an, urte guztian, 24 pasa ziren kontrol gunetik (Zi­ku­ña­ga­ko presan dago kaiola mo­du­ko bat, izokiak kontrolatu eta berriz askatzeko). Aurten egun bakar batean pasa dira hain­bes­te, eta urte guztian berriz, dezente gehiago pasa dira: 118 izoki guztira. Lehen­da­bizikoa maiatzaren 6an pasa zen. Normala izaten da urte ba­tetik bestera horrelako aldea izatea. Hori da Diputaziotik jaki­narazi dutena. Hala ere, izoki-kopurua gora dijoala jakinekoa da, eta aurtengo datua oraindik gehiago igo litekeela uste dute adituek. «Udazkena euritsua bada, litekeena da, aurten Urumean izokin asko sartzea, eta 2002­ko kopuru famatua gaindi­tzea». 2002an 200 izoki sartu ziren Urumean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!