Zapa eta Incansables, hernaniarren gogoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

kardaberaz kalea txaranga hots batean bete zen, atzo eguerdian, Felipe Sagarna Zapa omendu baitzuten. Incansables txarangako kidea zen Zapa, eta 1980an hil zuen Batallón Vasco Españo­lek. Txarangako kideek urtero gogoratzen dute taldekidea, eta aurtengo omenaldia berezia izan da, bi urteurren batera bete baitira. Incansablesek 40 urte bete ditu, eta Zapa hil zutela 30 bete dira. Txarangako kideak, familiarteakoak, eta herritar pila bat bildu zen lore eskaintzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!