Hondarribiaren kontra neurtuko da gaur Yone Boutique, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2010eko azaroaren 6a

Talde beteranoa eta indartsua izango du gaur aurrean Yone Boutique areto futbol taldeak, Hondarribia. Julen Giraldok adierazi duenez, Hondarribiak ez ditu partidu asko irabazi, baina ez da fidatzeko taldea: «urte asko daramazkite elkarrekin jokatzen, eta elkar ondo ezagutzen dira. Joan den urtean ez ziren aurreneko bueltan oso ondo ibili, baina bigarrengoan 3 partidu bakarrik galdu zituzten». Partidua gaur, kiroldegian, arratsaldeko 16:15etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!