Hernaniko errugbi talde guztiek jokatuko dute asteburuan, horien artean Senior A mailan jokatzen duenak. Oviedora bidaiatuko dute, bihar 12:00etan RC Oviedo taldearen kontra jokatzeko, 12:00etan, Naranco zelaian. Ez dute partidu erraza ikusten: Oviedo bigarren doa sailkapenean, eta zelaia oso gogorra izaten da. Gainera, eguraldi txarra egiten badu, zelaian lokatz haundia egoten da. Hala ere, irabazteko aukerak badituztela adierazi dute hernaniarrek, eta aurreneko garaipenaren bila joango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!