Aretxabaletan jokatuko du gaur Hernanik denboraldiko bederatzigarren jardunaldia. Eroso joango dira txuri berdeak Ibarra zelaira, sailkapenean bost puntuko aldea ateratzen baitiote bigarren sailkatuari, Oiartzuni. Hala ere, hernaniarrek ez dute neurketa erraza izango, Aretxabalatari puntu gutxi eskapatzen baizaizkio etxean. Gainera, Hernanik baja garrantzitsua izango du gaurkoan. Joan den asteburuan, Zubipen, Tolosaren kontrako partiduan Mikel Aginagalde kaleratu zuten, bi txartel hori ateratara, eta aste honetan, santzioa bete beharko du.
Azken sei partiduak
irabazi ditu Hernanik
Hernanik jokatu dituen zortzi partiduetatik bakarra galdu du. Azkeneko seiak errenkaran irabazi ditu eta etxetik kanpo bere ibilbidea ezinhobea ari da izaten; Zubipetik kanpo, jokatutako 12 puntuak lortu ditu. Galdu zuen partidua etxean izan zen, Hondarribiaren kontra, denboraldiko bigarren partidua.
Jubenilek Zubipen jokatuko dute, gaur, Tolosaren kontra
Jubenilen Ohorezko mailan, Hernanik Tolosaren kontra jokatuko du gaur, Zubipen, arratsaldeko 16:30etan. Tolosari irabazita, azken postutik ateratzeko aukera izango du.