Portaeren gora beherei buruzko ikastaroa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

Ongintzak Programa de manejo de trastornos de comportamiento ikastaroa antolatu du azaroaren 8tik 10era. Ikastaro honek bi helburu ditu nagusi; batetik adineko hainbat pertsonek izaten duten portaeren zergatia aurkitzen eta ulertzen laguntzea; eta bestetik, erraztasunak ematea gora behera horiek sortzen dituzten arazoei aurre egiteko. Ikastaroaren metodologia aktiboa eta partehartzailea izango da. Ikastaroa Iraia Agirregabiria psikologoak emango du. Doakoa da, Herna­niko Udalak suben­tzionatua. Ikastaroa bihar, etzi eta etzidamu izango da, Biteri kultur etxean, eta hiru egunetan ordutegi berdinarekin, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Ikastaroan izena ematekoformakuntza@laharelkar­goa.org helbidera idatzi, edota 663 057 223 telefonora deitu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!