Oiartzunek 80garren hamarkadan emakumezkoen lehenengo taldea sortu zuenetik, klub ugari izan dira emakumeei futbolera jokatzeko aukera eman dietenak. Maila haundiko jokalariak atera dira Gipuzkoatik, eta Añorga eta Oiartzunek orain dela gutxira arte estatuko hainbat liga eta kopa irabazi dituzte.
Hernanik orain dela hamar bat urte sortu zuen emakumezkoen taldea. Ordutik, pixkanaka hazten joan da nesken futbola talde zuriberdean.
Gaur egunean CD Hernanik neskentzako 3 talde dauzka, infantil, kadete eta Territorial mailatan, gutxi gora behera 60 neska dabiltza Zubipen entrenatzen. Lehengo urtetik koordinatzaile propioa dute, Ion Zabaleta, Hiru taldeak koordinatzeko ardura duena.
Azken bost urteetan, Territorial mailako neskak maila nazionalera igotzeko atarian geratu dira eta aurten ere helburu horrexegatik borrokatzeko asmoa dute.
Hernanin jokatzen duten hiru jokalari dijoaz gaur egun Realak antolatzen dituen teknifikazio entrenamenduetara. Horietan, Realeko entrenatzaileek Gipuzkoako jokalari gazteenen garapena gertutik jarraitu dezakete, etorkizunean elastiko txuriurdina jantziko duten jokalarien bila. Oraingoz, Ylenia Torres, Aitziber Garin eta Andrea Fernandez joaten dira Zubietara entrenatzera. Lehenengoa, Espainiako eta Euskal Herriko selekzioetako deialdietan ere sartu dute azkenaldian.
Orain arte ez da Realean Hernaniko jokalaririk izan baina seguru datozen urteetan bat baino gehiago ikusteko aukera izango dugula. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!