40 urte, herriak alaitzen

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 6a, 01:00

incansables txaranga zeinek ez du ezagutzen? Tal­dea­ren izena eta taldearen izana, doinuak, kantuak, ezagunak dira Hernanin, Gipuzkoan, eta baita askoz urrutirago ere. 1970ean sortu zuten Incan­sa­bles txaranga bost lagunek, tartean 2 hernaniarrek, eta ge­ro ere hernaniar gehiago izan dira taldean. Berrogehi urtean taldeari indartsu eusteak me­re­zi du horrenbeste, eta gaur ospatu egingo dute, urte horietan taldekide izan direnak bilduta. Taldekideetako bat, ordea, ez dute beren artean izango. Felipe Sagarna Zapa 1980ko apirilaren 19an hil zuen Batallón Vasco Espa­ñolek. Horregatik, gaur, urteurren egunean, euren taldekideari omenaldia eta lore eskain­tza egingo dizkiote Hernaniko Kaxkoan, Zaparen etxe aurrean. 13:00ean egingo diote lore eskaintza Zapari. Zita lehenxeago egin dute Plazan, eta be­raz, ez da musika faltarik izango Hernaniko kaleetan, bazkal-ordura bitarte, nekatu, ez baita inoiz egiten talde hau!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!