Hernaniarrak Gipuzkoako ahots preziatuenak izateko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 6a, 01:00

Gipuzkoako XIV. Eus­kal Kantu Txapelketa ha­siko da gaur. Bertan, Her­naniko hiru partaide ariko dira lehian Gipuzkoako ahots prezia­tue­nak izateko asmoz: Iosune Marin eta Arantxa Aira ba­karlari gisa eta Gobara Her­naniko tal­dea. Marinek gaur har­tuko du parte, lehenengo kanpo­rake­tan. Azkoitiko Baz­tar­txo An­tzo­kian, izan­go da saioa, 18:00e­tan ha­sita. Ai­ra­ren eta Gobara taldearen txan­da berriz, azaroaren 14an, dato­rren igandean izango da. Bi­garren kan­po­raketa hori Urretxu-Zuma­rragako La­bea­ga aretoan izango da, 18:00etan. Marinek, berak sortutako 2 abesti kantatuko ditu Iosune Marin 17 urteko gaz­tea da eta bi abesti aurkez­tuko ditu gaur; biak berak sor­tuak: Irlaren aurrean eta Martxoko egun ilunak. Gaur 8 par­taidek hartuko dute par­te. Arantxa Airak berriz, 16 urte ditu eta abesti bakarra aurkeztuko du datorren igandean: Alaitz eta Maide­rren Itzulerarik gabeko joana. Gobara taldearen kasuan ere abesti bat aurkeztuko dute: Esne Beltza taldearen Esne Zopak proiektuko Baltxekua kanta. Taldea 15-16 urte bitarteko bost hernaniarrek osatzen dute: Uxue Bere­ziartua, Amaia Iradi, Olatz Jaka, Leire Arizaga eta Eneka Gorrotxategik.

12 partaide finalera
Txa­pel­­ketan, guztira, 27 par­te hartzaile lehiatuko dira: 14 bakarlari, 5 bikote eta 7 talde. Partaide guztiak 15-21 urte bitartekoak dira, 3 izan ezik. Bi kanporaketak kontuan hartuz, puntuazio altuena lortzen duten 12 partaide pasatuko dira finalera. Ez da kontuan hartuko zenbat bakarlari, bikote edo talde diren. Finala azaroaren 21ean izango da Donostiako Antzoki Zaharrean, 18:00e­tan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!