Balantxako jaitsieran garajea duenak, sartzeko eta ateratzeko txartela beharko du

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 5a, 01:00

hernaniko erdigunera sartzeko kontrol sistema azaroaren 25etatik aurrera bere osotasunean aplikatuko da, hala jakinarazi du Marian Beitialarragoitia alkateak. Ur­­­tebetetik gora pasa da zeinbait kontrol sistema mar­txan jarri zirela, eta Ba­lantxako obrak bukatuta, jai­tsieran jarri dute azkenekoa.
Ondorioz, Balantxako jaitsieran garajea dutenek, Kardaberaz kaleko 68ko garajeetakoek, egun horretatik aurrera txartela beharko dute garajeko sarrera eta irteera egiteko. Udalak azaldu duenez, jabe asko pasa dira udaletxetik, baina oraindik egin ez dutenek aukera dute oraindik: goizez 09:00­etatik 13:00etara, eta 15:00­etatik 20:00etara. Horrez gain, larunbat honetan, azaroak 6, eskaria egin ahal izango dute, 10:00etatik 13:00etara.
Bestalde, Atzietan ordubetez aparkatzeko au­ke­ra erabili dutenentzat ere izango da aldaketa. Au­rre­ran­tzean erabilpen zuzena eman beharko zaio araudiari eta 20:00etatik aurrera sa­rrera eta irteera itxiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!