Epaitegiak dioenez, Bozeramaile Batzordea oposizioak konbokatu dezake, baina ez du erabakitzeko ahalmenik

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 5a, 01:00

Bozeramaile Batzordeak ez du erabakitzeko ahalmenik izango. Hori da Euskal Auto­nomia Erkidegoko Au­zi­tegi Nagusiak esan duena.  Auzi­te­giak erantzuna eman dio Her­naniko Gobernu Tal­deak egindako errekurtsoari, eta batez ere, bi gauza argi­tzen ditu: batetik, oposizioko taldeek konbokatu dezaketela Bozeramaile Batzordea; eta bestetik, erabakitzeko ahal­menik ez duela izango.
Hernaniko Udalak herenegun jaso zuen epaitegiko notifikazioa, Gobernu Tal­deak 2008an jarritako errekurtsoari buruzkoa. 2008tik dator au­zia. 2008ko maiatzaren 29an, Hernaniko Plenoak erabaki zuen (oposizioaren botoekin), Udal Araudi Orga­nikoa aldatzea, Boze­ra­mai­le Batzordearen konpe­ten­tziei buruz. Haren arabera, Boze­ra­maile Batzordeak erabakiak hartzeko ahalmena zeukan, eta oposizioak konbokatu zezakeen egoki iruditutakoan. Hori da Gobernu Tal­deak errekurritu zuena. Errekur­tsoan eskatzen zuen, Alkateak konbokatu behar zuela Bozeramaile Batzordea, eta erabakitzeko ahalmenik ezin zuela izan.
Epaitegiaren erabakiak bi aldeei ematen die arrazoi puntu bat, neurri batean. Ba­tetik dio, oposizioak konbo­ka­tu dezakeela Batzordea, bai­na bestetik, erabakitzeko ahalmenik ez duela izango.

Errekurtsoa jartzeko aukera
Erabakia ez da definitiboa, eta errekurtsoa jartzeko aukera dago Auzitegi Gorenean. Udal Gobernuaren asesori­tzak jakinarazi duenez, ez dute beste errekurtsorik aurkeztuko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!