Euskal identitateari buruzko jaia gaur hasiko da, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 5a, 01:00

orhipean ekitaldia, euskal identitateari buruzko jaia, gaur hasiko da, eta igandera bitartean azokak, hitzaldiak, musika, erakusketak, an­tzerkiak eta abar izango dira, Tilosetan (txarra egiten badu, Atsegindegin). helburua da euskera, euskal kultura eta euskal nortasuna babestea, indartzea eta bultzatzea. Ekitaldia azokarekin hasiko da gaur, jatorri anitzeko artisauen produktu eta elikagaiekin; arratsaldeko 17:00­etatik au­rrera. Ondoren, Nafa­rroa Euskal Estatua erakusketa gidatuan parte har­tzeko aukera izango da. Eta 18:30etatik aurrera, mu­sika izango da protagonista. Andoni Tolosa Mo­rau­-k hi­tzal­di musikatua eman­go du eu­skal musika modernoari buruz, eta 20:45etan Pettiren mu­sika emanaldia izango da.

ORHIPEAN EGITARAUA
Tilosetan
Azaroak 5 - Ostirala
17:00 Azoka. Artisautza eta
elikagaiak.
17:30 Memoria Historikoa. Nafarroa Euskal estatua (erakusketa gidatua).
18:30 Hitzaldi musikatua. Euskal Musika Modernoaren Historia. Andoni Tolosa ‘Morau’.
20:45 Musika emanaldia. Euskal Kantugintza. Petti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!