Ebanjelizazio bilera Milagrosan, azaroaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 7a, 01:00

Hernaniko Eliza Ebanjelikoak ebanjelizazio bilera antolatu du datorren azaroaren 20rako, Milagrosan. Bertara kanpotik etorriko dira Jesukristo miresgarriari buruz hitzegin eta kantu egitera. Antolatzaileek azpimarratu nahi dituzte Jesu­sen hitz hauek: «Neregana datorrena ez dut kalera botako», beraz, ateak zabalik ditu azaldu nahi duen guztiak. Bilera arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da. Bileran egutegiak banatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!