Zipotza elkartearen urteurrena, hitzaldiak eta Santa Zeziliako kontzertuak, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 6a, 01:00

aSTIGARRAGAKO herritarrek eta bertara gerturatzen diren hernaniarrek era guztietako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute azaroan zehar. Zipotza Elkarteak 25 urte bete ditu aste honetan, eta ospa­tzeko hainbat ekitaldi ari dira egiten. Gaurkoan perretxikoak biltzeko mendi irteera, haurrentzako jolasak eta tortila lehiaketa antolatu dituzte, eta bihar perretxiko erakusketa eta dastaketa egingo dute. Azaroaren 8an eta 15ean, Udalak eta As­ka­gin­tzak antolatuta, nerabezaroaren inguruko hitzaldia izango da udaletxean, 19:00etan. Haurrentzat bi pelikula ja­rriko dituzte azaroan, 13an, eta 27an; eta hilaren 13an puzga­rrietan jolasteko aukera izango dute Kale Na­gu­sian. Azkenik, Santa Zezilia ospatzeko emanaldiak ere izango dira: azaroaren 18an Musika­lean emanaldia, 20an Aiztondo Abesbatza, 21ean Txistulariak eta egun berean baita ere, Iñaki Salvador Trioren emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!