Errugbi elkartean, 64.037 zenbakia erosgai

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 5a, 01:00

Hernani Errugbi elkarteak 64.037 zenbakia jarri du erosgai. Bost euroko partizipazioak dira: lau jokatzen dira eta euro 1 elkarteari laguntzeko da. Horrez gain, jakinarazi dute, loteria saltzen lagundu nahi duenak aukera duela, Juanan Maeza edo Txarli Guerrerori eskatu behar dio. Takoak 25, 50 eta 100 boletokoak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!