kiroldegiko pelotalekua leporaino bete zen atzo, Txantxillako Babes Ofizialeko 24 etxebizitzen zozketan parte hartu zuten hernaniarrekin. Goizeko 11:00etan egin zuten zozketa, Marian Beitialarragoitia alkatea eta Etxebideko ordezkariak bertan zirela. Zozketa hasi aurretik, bertan bildutakoei nondik norakoak azaldu zizkieten. Zozketa bi kupotan banatu zuten. Lehenengoan izena emanda zeuden lau ezinduk hartu zuten parte, eta etxebizitzak zuzenean adjudikatu zizkieten biri, ezintasun mailagatik. Beste biak itxaron-zerrendan geratu ziren. Ondorengo sistema erabili zen, bigarren zozketako aurreneko zenbakia ateratzeko: ordenadore bidez, publikoko boluntario batek sakatuta, zenbaki aleatorio bat atera zen, kasu honetan 438a. Ondoren, poltsa batetik beste zenbaki bat atera zuen, kasu honetan 5a. Hortaz, aurreneko zenbaki saritua 443a izan zen. Gainontzeko etxebizitzak banatzeko, boluntarioak beste zenbaki bat atera zuen poltsatik (kadentzia-zenbakia deitzen zaiona), eta 1a izan zen. Ondorioz, gainontzeko zenbaki sarituak gehi 1 eginda atera ziren, 22 osatu arte. Beraz, zozketatu ziren 22 etxebizitzak 443 eta 464 bitarteko zenbakiei tokatu zitzaizkien, biak barne. Erreserban beste 22 zenbaki geratu ziren. Azken zenbakitik hasita, kupoa adina erreserba osatu arte: 465etik 486era, biak barne. Erreserbak zenbakiaren arabera banatuko dira, ordena jarraituta.
Zenbaki sarituak:
1
3
443
444
445
446
447
448
449
450
451
452
453
454
455
456
457
458
459
460
461
462
463
464
Zerrendak ikusgai: udaletxeko tabloian eta www.etxebide.info