Aginagalde, 20 egun gose greban

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 5a, 01:00

Beinat Aginagalde hernaniarrak 20 egun daramatza gose greban Meaux-eko espetxean, Iker Beristain, Iñaki Arietalea­niz eta Alex Uriarte euskal pre­so politikoekin batera. Beris­taini ez diote bere alaba jaioberria ikusteko aukera eman eta horregatik daude go­se greban, hau da, aitatasunerako duten eskubidea aldarrikatzeko. Bataz beste 10 kilo inguru galdu dituzte lau presoek eta oraindik borrokaldiarekin jarraitzeko asmo osoa dutela jakinarazi du AAMk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!