Astigarragako Zipotza kultur elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte igandera bitarte: ardo kata, GPSari buruzko hitzaldia, gazte afaria, mendi irteera, haurrentzako jolasak, tortila lehiaketa, sagardo dastaketa, musika, mikologi jardunaldiak, herri bazkaria, urteurreneko ekitaldia...
Egitaraua
Azaroak 4, osteguna:
- 20:00etan, ardo kata Zipotzan.
Azaroak 5, ostirala: - 19:30etan, hitzaldia GPSari buruz kultur etxeko tailer gelan. - 21:30etan, gazte afaria Zipotzan. Txartelak bertan salgai 10 euroan.
Azaroak 6, larunbata:
- 07:30etan, mendi irteera Zipotzan.
- 16:30etan, haurrentzako jolasak J. Barandiaran plazan.
- 18:00etatik aurrera, tortila lehiaketa, sagardo dastaketa, musika... J. Barandiaran plazan.
Azaroak 7, igandea: - 11:00etan, mikologi jardunaldiak, J. Barandiaran plazan. - 14:30etan, herri bazkaria, frontoian. Txartelak salgai Zipotza, Ekaitz eta Ikatza tabernetan, 15 euroan. Haurrentzako mendua 10 euroan. - 18:00etan, 25 urte ekitaldia: dantzariak, bertsolariak, omenaldiak, bideo proiekzioak, kantaldiak... frontoian.