Gazte Asanbladak antolatuta, pelikula emango dute gaur Kontrakantxa Gaztetxean, 21:30etan. Bobby Sands irlandarrari buruzko pelikula da, Steve Mcqueen zuzendariak egina. Irlandan, eta akaso munduan inoiz izan den gose grebarik famatuenari buruzko pelikula da, 2008an Donostiako Zinemaldian aipamena jaso zuena, gazte-epaimahaiak emana. Pelikula hori botatzeaz gain, Kontrakantxan bihar arratsaldean gaztain jatea izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!