Belarritako tailerra gaur eta bihar, azaroko ekintzak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 3a, 01:00

Azaroan ere, hutsik egin gabe, Gazte Txokoak hainbat ekintza antolatu ditu. Eta azaroko ekintza horiei gaur ekingo diete belarritako tailerrarekin. Bihar ere izango dute nahi adina belarritako egiteko aukera.

Asteazken eta ostegunetan, tailerrak
Astero, asteazken eta ostegunetan hainbat tailer izaten dira Gazte Txokoan eta hilabete honetan ere izango da aukera. Belarritako tailerraz gain, kristalezko platerak serbiletekin apaintzen ikasiko dute (azaroak 10, 11, 17 eta 18an) eta brotxeak egiten ere bai (azaroak 24 eta 25ean).

Gazte Txokotik azaldu du­tenez, «ekintza horiek gaz­teen artean oso balorazio positiboa izaten dute eta gazte asko animatzen da be­raietan parte hartzera». Eta gaineratu dute, gazteek on­do pasatzeaz gain, euren sormena eta irudimena lan­tzea ere bilatzen dela.

Lehiaketa mordoa asteburu aldera
Tailerrak ez ezik txapelketak ere izango dira. Horiek zenbait ostiral eta larunbatetan antolatu dituzte: Fut­bolin Txapelketa (azaroak 5), Allá Tú erraldoia (azaroak 13),  Cuatro en raya lehiaketa (azaroak 19), Totem maratoia (azaroak 20) eta Bikote Mikote jokoa (azaroak 27).

Kutxa Espaziora eta Txuri-urdinera irteerak
Lokaletik kanpora ere antolatu di­tuzte ekintzak. Aza­roaren 7an, igandea, Ku­txa Espaziora joateko aukera izango dute gazteek eta hilaren 21ean, Txuri-urdinera patinatzera. Ekintza horietan parte hartzeko eta Gazte Txokora joateko baldintza bakarra Lehen Hezkuntzako 6. mailan edo DBHn ikasten aritzea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!