AHTak eraginda izango diren espropiazioei alegazioak jartzeko epea zabalik dago azaroaren 13ra arte. AHTren kontrako plataformak alegazio bat prestatu du eta sinatu nahi duenak aukera du kalean, tabernetan eta interneten. Kalean, mahaia jarriko dute gaur eta larunbatean Nafar kalean, eta bihar Azokan. Internetez, www.sindominio.net/ahtez helbidean fitxategia deskargatu eta norberak eraman beharko du Gobernu Zibilera. Kalekoak eta tabernetakoak ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!