Hiru pertsonak asmatu zuten larunbatean Galarretan jokatu zen estelarreko emaitza, eta hirugarren eta laugarren partiduko irabazleen koloreak. Hala, botean zeuden 2.500 euroek badituzte jabeak; orain botea 3.000 eurokoa da. Irabazleetako bi Urretxuko Maria Jose Mateos eta Antonio Etxeberria izan ziren, senar-emazteak. Hirugarren saritua ez zen azaldu. Boletoaren zenbakia 9.430a da. Francis Sistiaga Oriamendi 2010eko gerenteak banatu zituen sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!