Orain arte bezala, aurten ere Hitzkide egitasmoa martxan jarri du Astigarragako AEK euskaltegiak. Egitasmo honen helburua da euskera ondo menderatzen ez duten herritarrei euskeraz hitz egiteko aukera ematea. Horretarako, herritarrek parte hartzea ezinbestekoa dela diote AEKko kideek, eta animatzeko gonbitea luzatu dute: «Astigarragan bizi, lan egin edo ibiltzen bazara, eta euskeraz ondo moldatzen bazara, Hitzkide izatera animatzen zaitugu!». Euskera hobetu nahi dutenei ere egiten diete parte hartzeko deia. Harremanetan jartzeko: 943 55 73 54/607 610 687 eta astigarraga@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!