Azokak emango dio hasiera, euskal identitateari buruzko hiru eguneko jaiari

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 2a, 01:00

Ostiraletik igandera, hiru azoka izango dira, eta zortzi hitzaldi; musika eta antzerki emanaldiak, erakusketa... Txoriak Txori taldeak eta Nabarraldek antolatu dute festa, Orhipean izenekoa, eta besteak beste ariko dira: Iruñea-Veleiari buruz, Nafarroa Euskal Estatua, Memoria Historikoa eta abarri buruz.

Olagarroa, krepak, tea, kebaba... eta bestelako produktu pila bat. Artisauen la­nak ikusi eta erosteko aukera ere bai. Denak, datorren asteburuan, hiru egunetan, Tilo­se­­tan. Orhipean ekitaldian pos­tuz beteko dute Tiloseta, euskal identitateari buruzko jaia girotzeko. Txoriak Txori taldeak antolatu du jaia, Naba­rral­­derekin batera. Hi­tzaldiz betea (zortzi guztira) dute egitaraua, eta izango du bere lekua musikak, an­tzerkiak eta erakusketak ere.
Euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna babestu, indartu eta bultzatu egin nahi ditu Orhipean ekitaldiak, jai giroan, eta modu erakargarrian. Beste herri batzutan egin ondoren, aste honetan Hernaniren txanda izango da. Ostiralean 17:00­etan hasiko da jaia, azokarekin, eta igandean 18:30etan bukatu da, hitzaldiarekin. Tilosetan dira ekitaldi guztiak; eguraldi txarra bada, Atsegindegin.  

‘Iruñea-Veleia, gezurra ala egia?’, hitzaldia igandean
Zortzi hitzaldi prestatu di­tuz­te hiru egunetan, gehienak historiari buruzkoak. Memo­ria historikoa, eta egiaren ba­tzordeari buruz ariko dira, la­runbat goizean; Nafa­rroa­ren historiari buruzko bi hitzaldi prestatu dituzte iganderako, goizean eta arra­tsal­dean: 1512 Nafarroa­ren kon­kista, Beñi Agi­rre hernaniarrak emango du. Eus­kal He­rria, Euskadi, Nafa­rroa eta Bas­konia kontzeptuak, Beñi Agi­rrek, Koldo Mtz. Garatek eta Angel Rekaldek emango dute.
Igandean baita ere, Iru­ñea-Veleiako euskerazko ida­tziei bu­ruz hitz egingo du Juan Martin Elex­pu­ruk, euskal filo­lo­giako katedradunak. III-IV men­deko idatzi horiek egiazkoak al diren ala ez, argitzen saiatuko da Elex­puru, azken bo­­ladako hika-mikei erantzunez.
Euskal Musika modernoari buruzko hitzaldia ere izango da, ostiralean, eta Andoni Tolosa Morau hernaniarrak emango du.

Kantua, musika eta antzerkia
Hiru eguneko jaia girotzeko, musikak, dantzak eta antzerkiak ere izango dute lekua. Ostiral iluntzean Pettik kantatuko du; larunbatean bazkalaurretik Jean Bordaxar Lau­kote xiberutarrak a capella kantu erakustaldia eskainiko du; eta iluntzean, bertso saioa izango da; bi oriotar portagonista: Ibai Esoain eta Xabier Sukia.
Bi antzezlan ere izango dira: Orhiko xoria, Orhin laket, larunbat eguerdian; eta Txi­rrikiz, igande arratsaldean.

Egunero, azoka, erakusketa, jolas parkea, musika... eta larunbatean, ekitaldi nagusia
Festak irauten duen hiru egunetan izango dira azoka, jolas parkea, musika, zanpantzarrak, eta erakusketa bat, gaiari buruzkoa.
Ekitaldi nagusia, larunbatean izango da, eguerdiko 12:30etan: Ilargiaren Argia (Saturrarango kartzela). 

ORHIPEAN EGITARAUA
Tilosetan

Azaroak 5 - Ostirala
17:00 Azoka. Artisautza eta
elikagaiak.
17:30 Memoria Historikoa. Nafarroa Euskal estatua (erakusketa gidatua).
18:30 Hitzaldi musikatua. Euskal Musika Modernoaren Historia. Andoni Tolosa ‘Morau’.
20:45 Musika emanaldia. Euskal Kantugintza. Petti.

Azaroak 6 - Larunbata

10:30 Azoka. Artisautza eta
elikagaiak.
11:00 Gure Herria. Euskal Herriko Egiaren Batzordea. Izarren argia
filmaren dokumentala. Gotzon Garmendia, Antxon Gomez (Lau Haizetara Gogoan)
12:30 Ekitaldi Nagusia.
-Orhiko xoria, Orhin laket. Antzerkia. Marifeli Etxeandia,
Josu Kamara (Kukubiltxo).
-Aldarria, Ilargiaren Argia (Saturrarango kartzela).
13:00 Musika emanaldia. Jean Bordaxar Laukotea (Xiberua) a capella. Pirinioetako kantu tradizionalak.
16:30 Gure herria. Hitzaldiak.
-EHko ekonomiaren eta gizartearen Atlasa. Irati Azkue (Gaindegia).
-Estatu independiente baten
bideragarritasun ekonomikoa. Oskar Arantzabal.
20:00 Ahozko literatura. Bertso saioa. Xabier Sukia, Ibai Esoain.

Azaroak 7 - Igandea
10:30 Azoka. Artisautza eta
elikagaiak.
11:00 Memoria Historikoa. Hitzaldia. 1512 Nafarroaren Konkista. Beñi Agirre.
12:00 Gure Herria. Hitzaldia.
Iruñea-Veleia, gezurra ala egia?.
Juan Martin Elexpuru.
16:30 Antzerkia. Txirrikiz. Kukubiltxo Antzerki Taldea.
18:30 Memoria Historikoa. Hitzaldia. Euskal Herria, Euskadi, Nafarroa eta Baskonia kontzeptuak. Koldo Mtz. Garate, Beñi Agirre, Angel Rekalde.

EGUNEAN ZEHAR
-Erakusketa iraunkorra: 
Nafarroa, Euskal Estatua.
-Zanpantzarrak
-Herri musika soinuak
(Hernani Musika Eskola)
-Jolas parkea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!