Hildakoei loreak eskainiko dizkiete gaur, Santu Guztien Egunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 1a, 01:00

Domu Santu eguna da gaur, Santu guztien eguna, eta ohitura jarraituz, herritar ugari hurbilduko dira gaur hilerrira, hildako senitarteko edo lagunen hilobian lore eskaintza egitera. Margaritak, krabelinak, gladioloak eta larrosak izaten dira senide edo lagunek gehien eramaten dituzten loreak, eta gaurkoan, herrian nonahi erosteko aukera izango da: loradendak zabalik egongo dira, eta Plazan ere lore-postuak izango dira.


Hildakoen omenez, lau meza

Hildakoak gogoratzeko me­zak ere izango dira gaur. Agus­tindarretan goizeko 09:00etan izango da, Ere­ñotzuko elizan 10:00­etan, 11:00etan Floridako San Jose Langilea Parrokian eta 12:00etan San Joan Bataia­tzailea Parrokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!