Atez atekoaren inguruan 500 elkarrizketa egingo ditu Udalak telefonoz

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 1a, 01:00

HERNANIKO Udalak ikerketa bat egingo du Atez Ateko hondakin sistemaren inguruan herritarrek duten pertzepzioa, iritzia eta bizi duten esperientzari buruz. Horretarako, Udalak telefono bidezko 500 elkarrizketa egingo ditu guztira, eta zozketa bidez aukeratuko ditu elkarrizketa egingo dieten herritarrak. Elkarrizketak bihartik azaroaren 19ra bitartean egingo ditu Udalaren asmoa da hondakinen kudeaketa sistema berriaren balantzea egitea, Atez atekoa martxan jarri zenetik 6 hilabete pasa baitira. Alkateak adierazi duenez, jakin nahi dutena da herritarrek nolako esperien­tzia eta iritzia duten Atez ateko sistema berriarekin. Horrez gain, baita ere jakin nahi dute zein izan diren herritarrek sistemara egoki­tzeko izan dituzten zailtasun nagusiak, eta zertan hobetu daitekeen. Marian Beitialarrangoitia alkateak azaldu duenez, etorkizunean sistema berria hobetzeari begira, estudio honek garrantzia haundia du, eta elkarrizketatuei eskatu die inkesta erantzutean ahalik eta gehien kolaboratzea. Inkestak 8 minutuko iraupena izango du, eta erabat anonimoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!