Hernaniren bolada onak ez du etenik

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 31a, 02:00

AZKEN boladan ez dago Her­naniri irabazio dionik eta horren adibide da atzoko gol festa. Erregional Ohorezko mailako taldeak 3-0 irabazi zion To­losari, bigarren zatiko au­ke­rak aprobetxatuz, eta lider jarraitzen du. Lehenen­go zati parekatuaren ostean, Peruk ireki zuen markagailua, korner batean bu­ruz sartutako golarekin. Lu­jan­biok egin zuen bigarrena, penalti puntutik; hirugarrena Iñu­rrik sar­tu zuen, garaipena borobilduz. Emakumezkoen Ligako taldeak erraz irabazi zion azken sailkatuari, Ostadarri, 10-0. Maider izan zen partiduko protagonista, 6 gol sartuta. Leire Joanesek bi gol sartu zituen, eta Yleniak eta Anak, bana. Mutilek Aretxabaletaren kontra jokatuko dute datorren astean, eta neskek atsedena izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!