Euskal kantuekin jolasean atzo Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 30a, 02:00

Musika klasikoa eta jazza bateratuz, Mikel Laboa, Imanol, Juan Carlos Perez eta beste hainbat euskal abeslariren kantak interpretatu zituzten atzo Biterin, Nerea Erbiti eta Iñigo Agirrek. Gitarra eta ahots-fantasia euskal kantuaren inguruan emanaldian izan zen hori, Hernani’n Musik egitasmoaren barruko bigarren emanaldian, hain zuzen. Hurrengoa azaroaren 25ean izango da. Alasdair Fraser eta Natalie Haas-ek In the moment diskoa aurkeztuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!