Hernaniarrak Euskal Herriko punta-puntan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 30a, 02:00

Beñat Muruak irabazi egin zuen 16 urtez azpiko mailan, Omar Ben Ali bigarren geratu zen 18 urtez azpiko mailan eta Antton Zabala laugarren sailkatu zen senior mailan.

Antton Zabala, Beñat Mu­rua eta Omar Ben Ali eskala­tzaile hernaniarrak gus­tora dau­de Euskal He­rriko Eskala­da Txapelketan lortutako emai­­t­zekin, be­raien­tzat urteko txapelketarik garrantzi­tsuena dena (igandean jokatu zen Berriobeitin, Nafarroan). Eta ez da gutxiagorako, izan ere, emaitza bikainak lortu dituzte hirurek. Muruak irabazi egin zuen 16 urtez azpiko mailan, Ben Ali bigarren geratu zen 18 urtez azpiko mailan eta Zabala laugarren sailkatu zen senior mailan. Zabalak entrenatzen ditu bi gazteak Donostiako For­tuna taldean eta biek erretzeko polbora asko dutela azaldu dio Kronikari. «Be­ña­ten ka­suan, hortxe ibiliko zela espero genuen, baina irabaztea krix­toren sorpresa izan zen. Arraunean ere ibiltzen da eta duela pare bat urte hasi zen Hernaniko rokodromora azal­tzen, bai­na noizean behin, ez serio. Duela pare bat astetatik Fortunara etortzen da entrena­tzera eta emaitza ederra izan da. Etorkizuna ikusten zaio». «Omar, berriz, oso oso indar­tsu dago eta txapelketan ikusi zen. Pena izan zen finalean, besoan tiroia izana eta goraino iristea lortu ez izana», azaldu du. Bere kasuan, emaitza gazi-gozoa izan da. «Alde batetik pozik nago lortutakoarekin, finalisten artean gazteena nintzelako diferentziarekin, baina bestetik, forman nago eta hobeto egin nezakeela uste dut», dio Zabalak. Hemendik aurrera, txapelketa herrikoi ugari izango dituzte; lehenengoa, Oiar­tzungoa. Helburua argi dute hirurek: irabaztea. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!