Gipuzkoako Txapelketako sei partidu jokatuko dituzte gaur, Hernaniko pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 30a, 02:00

Eskuz banaka, Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek, sei guztira. Alebin mailan, Kiroldegian, 15:30etan hasita, hiru partidu jokatuko dira: Axel Alkortak Oiarperen kontra jokatuko du; Manex Noblek Alde Zaharraren aurka; eta azkenik, Jagoba Erdoziak Hondarribiaren kontra. Alebin mailako partiduak eta gero, infantil mailako beste hiru jokatuko dira: Iker Loiartek Alde Zaharraren kontra neurtuko ditu indarrak; Ekaitz Cisnerosek Gaztelekuren kontra jokatuko du; eta Suharri Rodriguezek Ziortzaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!