Laneki hiztegia, Lanbide Heziketarako hiztegia, interneten da dagoeneko. Hiztegiaren helburua da informazioa gizartearen eta edozein erabiltzaileren esku jartzea, eta era berean, gizartearen eta euskararen garapenaren alde egitea. Proiektua LANEKIrena da, Euskal Herriko Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko elkartearena. Eta bertako kide dira Gipuzkoa, Bizkaiako eta Arabako IKASLAN, Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea, eta HETEL . Hamar urte eman dituzte lanean hiztegia martxan jartzeko, eta tartean izan da, Hernani Institutua, IKASLAN Gipuzkoako partaidea baita. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere izan du.
Lanbide familiekin zerikusia duten 5.600 kontzeptu
Hiztegiaren abiapuntua 2001eko euskara itzultzailea izan zen. Lanbide Heziketako materialak euskerara itzultzeko eta erabiltzaileei aukeran jartzeko www.jakinbai.com webgunea jarri zuten martxan. Oraingo hiztegiak eskuratu du, azken urteotako proiektuak sortutako materialari buruzko informazio interesgarria. Hiztegiak 5.600 kontzeptu inguru hartzen ditu. Horiek azaltzeko, euskeraz, 5.900 termino erabiltzen dira, eta erdaraz 5.600. Kontzeptu horien azalpen zabala emateko berriz, 129.359 kontzeptu erabiltzen dira hiztegian.
Lanbide familiei dagokienez, ondorengoak prozesatu dira, besteak beste: administrazioa, elektrizitatea eta elektronika, informatika, irudi pertsonala, komunikazioa, irudia eta soinua.
Hiztegian kontsulta egiteko www.jakinbai.com helbidera joan behar da. yy