Tasak %2 igoko dira datorren urtean

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 30a, 02:00

KPIa (IPC) %2 igotzea aurreikusten da eta horren araberako igoera izango da. Uraren kasuan, %5,25 igoko da. Añarbek ezarria da igoera hori.

Plenoak 2011rako orde­nantza aldaketa-propo­sa­mena onartu zuen herene­gun. Hori horrela, onartu da datorren ur­teko tasak KPI (IPC)aren ara­bera igo­tzea. Igoera %2­koa izango dela aurreikus­ten da. Ura­ren kasuan, berriz, igoera %5,25e­koa izango da, Añar­­beko Urak S.A.k eza­rria. Bozketa bi zatitan egin zen Hamaikabat alderdiak hala eskatuta. Alde batetik, hondakinen gaineko tasak %2 igotzea bozkatu zen. Gobernu Taldeak eta Ezker Batuak alde bozkatu zuten eta gainerako alderdiek kon­tra. Bestetik, gainerako arloe­tan tasak %2 igotzea bozkatu zen. Gobernu Taldeak alde bozkatu zuen, PPk kontra eta PSE-EE, Hamaikabat, PNV-EAJ eta EBa abstenitu egin ziren.

Taxi tarifa %1,9 igo
Taxi zerbitzuaren tarifak 2011n %1,9 igotzea pro­po­sa­tu du AGITAX taxis­ten el­kar­teak eta Plenoak aho ba­tez onartu zuen. Orain Eus­kadiko Prezioen Batzor­de­ak eman behar dio onar­pe­na. Ho­ri horrela, tarifa be­rriak honakoak lirateke. Egu­ne­koak: abia saria 3,1919 euro, egindako km-ak 0,9963 euro eta itxa­ron­dako ordua 19,1191 euro. Gaue­ko­ak: abia sa­ria 3,1919 euro, egin­dako km-ak 1,5963 euro eta itxaron­dako or­dua 30,0473 euro. Gaueko tarifa ezarriko da gaueko 22:00e­­tatik goize­ko 07:00e­ta­ra eta igande eta jaie­gu­netan goi­zeko 07:00e­tatik gaueko 22:00e­tara.

Kirol Patronatua desegiteko, beste pauso bat
Aipatutakoaz gain, here­ne­gungo Plenoan onar­­­tu zi­ren baita ere, Arau Subsi­dia­rioetan aldaketa pun­tua­la egitea, Galarretan eta Sor­gin­txuloko zati ba­tean, ho­rie­tan aurreikus­ten di­ren proiek­tuak egin ahal iza­teko. Horrez gain, Udal Kirol Patronatua Toki Erakunde Autonomo gisa desegiteko beste pauso bat gehiago eman zen. Desegitearen aldeko akordioari otsaila­ren 23an eman zitzaion ha­siera eta here­ne­gun, lehe­nenego onespena eman zi­tzaion. Behin beti­ko onar­pena eman aurre­tik, orain, 30 egunetan, erre­klama­zioak egiteko auke­ra izan­go da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!