«Hernanin bere txaletean ariko balira bezala ari dira lanean»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 30a, 02:00

ARAU Subsidiarioen Testu Ba­teratuko erabakiekin txi­kitu, al­ferrik galdu, eta herritarren parte-hartzea alde batera utzi besterik ez dela egiten adierazi du EAJ-PNV alderdiak, Kronikara bidalita­ko pren­­tsa oharrean. An­doni Amona­rraiz bozera­maileak adierazi due­nez, bere us­tez, herritarren zer­bitzura lan egiten du­tenek, herri­tarren beharrak asetu behar di­tuzte: «herritarren bizi kalitatea hobetu nahi ba­dugu, behar in­dibidualetan pen­tsatu beharko genuke, beti ere, kolektiboei era­giten ez dieten bitartean. Testu Ba­teratua ikusten dudanean ordea, kon­turatu nahiz Hernanin batzuk bere txa­letean lanean ariko balira bezala egiten dutela lana. Bere irizpideek bakarrik balio dute». Amonarraizen ustez, Go­bernu Tal­deak ez ditu begi onez ikusten Xala­partako 1.635 sinadurak, edo Atez Ate­koaren erreferenduma egi­te­ko 6.000 si­nadu­rak: «Kultur Gunea egiteko jaso zi­ren 1.459 sinadurek baino balio gutxiago du­te. Guztiok dakigu dirurik ez dagoela, eta obra hau ezingo dela egin. Hala ere, Ideia Lehiaketarako 38.000 euro gastatu dira. Ez da herritarren iritzia kontuan har­tzen, eta alperrik galdu besterik ez da egiten». Horrez gain, dio, Atzietan 50 etxe­bizitza egiteko asmoa dagoela, eta gai­nont­zeko guztia parke publiko egin nahi dute: «eta nire galdera da, zertarako? Man­­tenimentuan dirua gastatzeko besterik ez du balioko, Pana par­kea­re­kin gertatzen den bezala, duen alda­parekin inork ezingo du probetxua atera. Ez al da lo­gikoagoa fami­lia­bakarreko hiru etxe­bizitza erakitzea, eta hauei behartzea ze­laieko metro2 batzuk landaretzarako eta beste batzuk baratzerako izatea? Egoera ekono­mikoari buruz, idea gutxi dute». Hernanik etorkizunean izango dituen sarrera eta irteerei buruz, Amonarraizek azaldu du Landaren edo Zubipe inguruan herriko sarrera nagusietako bat jarri nahi dutela, bertan kirola egiten duten neska-mutilak estutasunean jarriz. Eta baita ere, dio, herrietako irteeretako bat Elkanoren ordez, Pedro Aristziabal (anbulatoriotik Txantxillarakoa) izango dela: «%11ko aldapa du, erokeria iruditzen zait» Azkenik dio, «ikusi egin beharko da zein alderdik egiten duten asta­keria honen alde».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!