Pelikula eta gaztain jatea, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 2a, 01:00

Kontrakantxa Gaztetxean bada festa, azaro hasiera honetarako. Bihar pelikula emanaldia dute (ez dute zehaztu zein), 21:30etan. Ostegunean berriz, gaztain jatea dute arratsaldean, 16:30etatik aurrera, eta inguratzen diren guztientzat izango omen dira gaztainak, dohanik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!