Garun lesioa duen umeari laguntzeko, kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 30a, 02:00

Markeli laguntzeko kanpaina martxan jarri dute Urnietan. Garun lesioa du eta Galiziako zentro batera eraman dute tratamendu berria probatzera. Dirua jaso­tzeko errifak jarri dituzte salgai, eta azaroaren 1ean Pirritx eta Porrotxek aportazioa egingo dute, Urnietan egingo duten emanaldiarekin. Lagundu nahi dutenen­tzat ere, kontu korrontea jarri dute, Euskadiko Kutxan: 3035 0148 15 1481036320.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!