Espropiazioei alegazioak jartzeko momentua orain da

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 30a, 02:00

AHTren obrak direla eta, Urnieta eta Hernanin egingo diren espropiazioei buruzko informazio publikoa azaroaren 16ra arte egongo da zabalik eta tarte horretan alegazioak jartzeko aukera izango dute kaltetuek.

Abiadura Haundiko Tre­naren obrak direla eta, Ur­nietan eta Hernanin egingo diren espropiazioei buruz­ko informazio pu­blikoa urria­ren 26an ireki zen, Estatuko eta Gi­puz­koako Aldizkari Ofizia­le­tan argi­ta­ra­tutakoa­ren ara­bera. Informazio hori, ba­lio­­dun diren 15 egunez egongo da zabalik, hau da azaroaren 16ra arte. Tarte horretan, ale­gazioak jar­tzeko aukera izan­go dute espro­piazioa jasango du­ten jabe­ek, edota espro­piazioa dela eta kalte­tu­tako pertsona eta erakun­deek. Espropiazioei buruzko in­formazioa eskuragarri da­­­go Hernaniko Udalean ber­tan eta Esta­tuko Go­bernuak Donostiako Pio XII plazan duen es­kual­deko ordez­karitzan.

Hernanin 114 sail espropiatuko dira
Hernaniri dagokionez, guz­ti­ra 114 sail espropiatuko dira, hau da, 365.456 m2. Ho­rie­tatik 112.278 m2 aldi baterako okupatuko dituzte. 16.215 m2 berriz, zortasun-ezarpeneko lurrak (lurrak jabeenak izaten jarraituko dute, baina esplotatzeko aukerarik gabe). Espropiatuko diren lur ho­rietatik gehienak, gaur egun fruta-lurrak, basoak (hosto­zabalak), zelaiak, lur elkorrak eta nekazaritza lu­rrak dira. Zenbait kasutan, sastrakak, larreak, mahas­ti­ak, baso mo­tzak, ibai er­tzeko zuhaitzak eta koni­feroak (pinua) dira. Erai­kinak ere badira tartean, negutegiak, landa-eraikinak, baserri bat, industria gu­neak, kirol gunea (Arraun el­kar­tea), orubeak eta garaje itxi bat. Azken horietatik gehie­nak aldi baterako es­pro­pia­tuko dituz­te edo zor­tasun-ezar­­peneko lurrak izan­go dira, bai­na Arraun el­kar­tea, esa­te­rako, betiko bota dute. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!