Eskolarteko Xake Txapelketa jokatuko da, taldeka, azaroaren 5, 12 eta 19an, Gros Xake Taldeak antolatuta, Karmelo Balda pelotalekuan. Taldeak mutil eta neskez osatutakoak izango dira, alebinak (1999-2000 urtean jaiotakoak) eta infantilak (1997-1998 urtean jaiotakoak). Taldeak lau lagunez osatutakoak izango dira, eta ordezkariak jakinarazi egin behar dira. Hernanik talde bat ateratzeko asmoa duela jakinarazi du, eta joateko prest daudenak
699 843 778 telefonora deitu behar dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!