Goiz Eguzki Jubilatu Etxeko kideak Zaragozara joan ziren urri erdialdean, Pilarika Eguna ospatzera, besteak beste, eta ezin hobeto pasa zutela jakinarazi dute. Ostiralean atera eta Zaragoza hiria bisitatu zuten. Larunbatean Harrizko Monastegian egon ziren; eta igandean, etxera bueltan, Errioxan bazkaldu eta bertako Briones bodega bisitatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!