Denetariko ekintzak izango dira azaroan, eta aipagarrienen artean
kontzertuak daude. Bost izango dira guztira, azaroaren erdialdetik
aurrera. Azaroaren 21ean Santa Zeziliako kontzertua emango du
Hernaniko Musika Bandak, eta azaroaren 27an beste bat emango dute
Kantuz Abesbatzak, Hernani eta Inguruko txistulariek, Metal
Boskoteak eta akordeoilariek.
Hernaniko Musika Eskolak ere bi kontzertu emango ditu azaroan. Bat 22an
izango da, ikasleek emango dutena, eta bestea 27an, akordeoilarien
eskutik.
Eta kontzertuekin amaitzeko, Hernani´n Musik ekimenaren barruan,
Alasdair Fraser eta Natalie Haas-en kontzertua izango da azaroaren
25ean, Biteri kultur etxean.
Azaroan ere Zine Kluba hasiko da. Un profeta, Two Lowers eta Ciudad de
vida y muerte pelikulak jarriko dituzte, guztiak ostegunetan.
Azkenik, AMHERek antolatzen duen Zinea, inmigrazioa eta gastronomia
zikloa ere azaroan izango da. Hiru egunetan Chololat, Cuscus eta El gran
Torino pelikulak jarriko dituzte, hain zuzen ere.
AZAROKO AGENDA:
Orokorra
Azaroak 6:
Incansables Txarangaren 40garren urteurrena eta Felipe Sagarna Zapa’-ri omenaldia. Kaxkoan, 13:00etan.
Azaroak 11:
Hitzaldia: Emakumeak eta leku-aldatze behartua Kolonbian. Biterin, 19:30etan.
Azaroak 12-21:
Mendizale Astea: Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta. Biterin.
Azaroak 13:
Kalez kale kantari, 12:00etan, Plaza Berrin.
Azaroak 14:
Haurrentzako antzerkia: Hau natura! Airea, lurra eta ura. Biterin, 11:00etan.
Azaroak 18:
Hitzaldia: XX mendeko herrigintza. Udaletxean, 19:30etan.
Azaroak 27:
Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
Azaroak 30:
Ipuin kontaketa. Lur kortarekin, bi sesio: 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte), Liburutegian.
Kontzertuak
Azaroak 21:
Santa Zeziliako kontzertua, Hernaniko Musika Bandak. 13:00etan, Udaletxeko arkupetan.
Azaroak 22:
Ikasleen kontzertua. Hernani Musika Eskolak. 19:00etan, Bitern.
Azaroak 25:
Hernani´n Musik. Alasdair Fraser eta Natalie Haas. 19:45etan, Biterin.
Azaroak 27:
Santa Zeziliako kontzertua: Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko
txistulariak, Metal boskotea eta akordeoilariak. 19:00etan,
Sandiusterrin.
Azaroak 30:
Musika Eskola Publikoko akordeoi ikasleak. 18:00etan, Milagrosan.
literatur solasaldiak
Azaroak 10:
Novela familiar. John Lanchester. J. L. Canchorekin, 19:30etan, Liburutegian (Gaztelaniaz).
Azaroak 16:
Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean. R. Carver. Ane Mayozekin, 19:30etan, Liburutegian (euskaraz).
erakusketak
Azaroak 1-4:
Maliko argazkiak. Maria Agirre Sagastumerenak. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Azaroak 11-25:
Artelanen erakusketa. Errapia arte elkartea. Biterin, 18:00etatik
20:00etara.
Zine kluba
Azaroak 4: Un profeta.
Azaroak 11:Two Lowers.
Azaroak 18: Ciudad de vida y muerte.
Emanaldi guztiak Biteri kultur etxean izango dira, 21:30etan
hasita.
Zinea, inmigrazioa eta gastronomia
Azaroak 5: Chocolat (2000).
Azaroak 12: Cuscus (2007).
Azaroak 19: El gran Torino (2008).
Emanaldi guztiak Sandiusterriko aretoan izango dira, 19:00etan hasita.
Gazte txokoa
Azaroak 3-4: Belarritakoen tailerra.
Azaroak 7:Kutxaespaziora irteera.
Azaroak 10-11-17 eta 18: Kristalezko platerrak.
Azaroak 13: Bikote-mikote jokoa.
Azaroak 19: Lau lerroan lehiaketa.
Azaroak 24-25: Brotxeak egiteko tailerra.