`Bizitza Paraleloak´ pelikularako adin guztietako estrak behar dituzte

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 28a, 02:00

Bizitza paraleloak laburmetraiako eszena bat Her­naniko kaleetan grabatuko da, eta jakinarazi dutenez, estrak behar dituzte. Gra­bazioa azaroaren 7an egingo da, eta estrek egin beharreko lana kaleetatik pasea­tzea da. Parte hartzeko jantzi ilun xamarrak eraman behar dituzte, hau da, kolore ikusgarririk ez dutenak.

30 estra inguru
behar dituzte

Hogeita hamar lagun inguru behar dituzte eszena hori grabatzeko, adin tarte guztietakoak. Laburme­traia­ren egileek herritarrak animatu nahi dituzte estra lanetan parte hartzera, eta izena emateko nagore81­@yahoo.com helbidera idatzi behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!