Datorren astean, asteazkenean zozketatuko ditu Etxebidek Txantxillan eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko etxebizitzak. Zozketako lekua eta ordua jarri dute, Kiroldegian izango da, goizeko 11:00etan.
34 etxebizitzetatik
24 zozketatuko dira
Txantxillan eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko eraikinak 34 etxebizitza izango ditu, eta horietako 24 zozketatuko dira asteazkenean. 24 horietatik 2 ezinduentzako izango dira. Gainontzeko 10ak Udalarenak dira, hala hitzartu zuen Etxebiderekin Txantxillako hitzarmena egin zutenean. Udalak Kronikari jakinarazi dionez, 10 etxebizitza horiek alokairuan jarriko ditu etorkizunean, eraikina bukatu, eta Etxebidek bere esku jartzen dituenean.
Horiez gain, Txantxillan etxebizitza libreak eta tasatuak ere ari dira egiten. Prezio libreko etxebizitzak 89 dira, eta hitzartutako preziokoak 33.