Adineko pertsonek portaeran izaten duten nahasteei buruz ikastaroa antolatu du Ongintzak. Ikastaroak Programa de Manojo de Trastornos de Comportamiento izena du, eta datorren hilabete hasieran izango da, azaroaren 8, 9 eta 10ean Biteri kultur etxean. Hiru egunetan ordutegi berean izango da ikastaroa, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Iraia Agirregabiria psikologoak emango du, eta parte hartu nahi dutenek debalde egiteko aukera izango dute, Hernaniko Udalak subentzionatzen baitu.
Ikastaroaren helburua da pertsonek izan dezaketen jokabidea ikastea, adineko pertsonek portaera aldaketak izaten dituztenean errazago ulertzeko.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek formakuntza@laharelkargoa.org helbidera idatzi behar dute, edo 663 05 72 23 telefonora deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!