GPS ikastaro teoriko-praktikoa, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 29a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak Mendizale Astea antolatu du azaroaren 12tik 21era. Aste­an zehar, mendiari zuzendutako GPS ikastaroa egiteko aukera izango da. Ikasta­roa azaroaren 9, 10 eta 13an izango da. Aurreneko bi egunetan teoria erakutsiko dute, elkar­tean; eta azken egu­na prak­tikarako izango da, An­doain­go inguruetan. Izena emateko epea zabaldu dute; elkartean eman behar da, as­te­lehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!