Hernaniko bederatzi paletari, Emakumea Pelotari Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 27a, 02:00

OSTIRALEAN Emakumea Pe­lotariko partehartzaileek to­paketa egin zuten Do­nos­tiako kirol etxean, eta bertan aurkeztu zuten aurtengo txapelketa. Bi maila izango dira, aurrenekoa eta bigarrena, eta Hernaniko bederatzi paletarik hartuko dute parte.

Bigarren mailako txapelketa joan den asteburuan hasi zen

Hernaniko sei paletari lehiatuko dira bigarren mailan, Jauregi, Arrondo, Pagola, Lizeaga, Perez eta Gutie­rrez. Aurreneko partidua joan den larunbatean jokatu zuten, eta seietik hiruk garaipena lortu zuten: Arruti-Ezcurdia 12/ Lendi­nez-Gutierrez 30; Pagola­­-Arriola 29/Bañales-Perez 30; eta Jauregi-Arrondo 22/ Li­zeaga-Urbieta 30.

Lehenengo mailan hiru hernaniar arituko dira

Lehenengo mailan Hernaniko hiru paletarik hartuko dute parte, Tijero, Lukas eta Manzisidorrek. Txapelketako aurreneko partidua azaroaren 18an jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!