CCOO sindikatuak Kronikara bidalitako oharrean adierazi du, larunbatean Jaime Calvo Amigo hil zela, Mendia Murua y Cia enpresan amiantoarekin lanean aritutako pertsona. Jakinarazi duenez, enpresa horretan 1961 urtera arte aritu zen lanean, eta ondoren Hernaniko Udaleko udaltzaina izan zen: «CCOOk urriaren 1ean Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta Osalani eskatu zion gaixotasunaren jatorri profesionala onartzeko. Noiz arte jarraituko du Osakidetzak hildako guzti hauen jatorria ukatzen?».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!